Bi aukera dituzu beta instalatzeko: 1 aukerak beta exekutatzeko aukera ematen du Thunderbird-en bertsio egonkorrarekin batera, eta 2 aukerak zure instalazioa eguneratzen du.
- Exekutatu egonkorra betarekin batera (gomendatua).
Thunderbird 102 eta berriagoa Windowsen beta instalatuko du bere programa-direktorioan. Windowseko bertsio zaharragoetarako kontsultatu beta euskarriko artikulua. Beste sistema eragile batzuek metodo instalatzaile egokia erabiltzen dute zure OSa bereziki izendatutako direktorio batera bideratzeko.
Aukera honek abantaila bat du: profil berezia behartzea Thunderbird bakoitzerako, eta, horri esker, modu independentean funtziona daiteke bai egonkor-bertsioan bai beta bertsioan. Beraz:
- Abiarazi egonkor Thunderbird bertsioa (beta exekutatu gabe) eta berak profile "lehenetsia" (edo bertsio-lehenetsia) erabiliko du.
- Abiarazi beta bertsioa Thunderbirden (bertsio egonkorra exekutatu gabe) eta beta-lehenetsi profila erabiliko du. Thunderbird lehen erabileran beta-lehenetsi profila sortuko da, eta zure kontuak definitzera bideratuko zaitu. Zure profileko datu batzuk ekarri behar badituzu beta profilera, kontsultatu beta euskarriko artikulua.
- Eguneratu zure oraingo Thunderbird instalazioa betara.
Beta instalatu zure uneko programen karpetan, instalatzailearen aukera lehenetsiak aukeratuz besterik ez. Betak zure uneko (produkzioko) profil lehenetsia erabiliko du. Profil lehenetsia erabiltzen duelako, aukera honek zailagoa egiten du bertsio egonkorrera itzultzea etorkizunean horren beharra bazenu. Hau da, ez da behin eta berriz aldatu behar beta eta bertsio normalaren artean profil bera erabiliz.
Bi metodoei buruzko informazio zehatza lortzeko, kontsultatu beta laguntza-artikulua.