Kaosetik askatasuna

Denbora gutxiago xahutu arakatzaileko leihoak aurkitzen.

Sartu zure mezuetara, egutegira eta kontaktuetara aplikazio azkar bakarrean. Iragazi eta antolatu nahi duzun erara. Kudeatu zure kontu guztiak banaka edo sarrera-ontzi bakarrean. Thunderbird erraz errazten du zure bizitza.

Manipulaziotik askatu

Ez daukagu agenda izkuturik. Gurea mundu hobeagoa egitea da.

Thunderbird erabiltzaileen dohaintzen bidez finantzatzen da. Ez dugu datu pertsonalik biltzen, ez dugu iragarkirik saltzen zure sarrera-ontzian edo ezkutuan AA trebatzen zure datu pribatuekin. Thunderbird kode irekia da. Mozilla familiako kide den aldetik ziur egon guk beti zure segurtasuna eta pribatutasuna lehenik jarriko dugula.

Geek bilakatzeko askatasuna

Thunderbird zurea da.

Thunderbird garbia eta dotorea da berez, baina erraz pertsonaliza daiteke zure lan-fluxuarekin eta ikusizko hobespenekin bat etortzeko. Ezaugarri berezi eta indartsuez beteta dago. Hona hemen jendeak maite dituen batzuk:

Bere sarrera-ontzi bateratuak sasoitsu egoteko aukera ematen dit garai lanpetuenetan ere. Ez naiz berriro posta-bezerorik aldatuko!
Max
Software garatzailea, Austria
Fitxak egitea maite dut. Edozer garrantzitsu fitxa bilakatu eta azkar aurkitzen dut.
Juan
Informatikaria, Estatu Batuak
Darabildan edozein PCtan instalatzen dudan lehen programa... Windows/Mac eta Linuxen darabilt.
Ernie
IKT, Erresuma Batua
Posta elektronikoa jasotzeko eta kudeatzeko kode irekiko alternatiba bat edukitzea... oso ona da pribatutasunerako.
Rolando
Web garatzailea, Costa Rica
[Thunderbird] Nire mezu elektronikoen jabetza mantentzeko ahalmena ematen dit.
Beegy
Ingeniaria, Estatu Batuak
Zaila izango duzu Thunderbird baino hedagarriagoa den posta bezero bat aurkitzea!
Dom
Ikaslea, Erresuma Batua

Ikasi zer den hurrena

Thunderbird keeps getting better. Subscribe to our newsletter and follow us on social media to stay informed.