Elkartu Thunderbirdekin
Thunderbird 2003n sortu zen doako eta kode irekiko software-proiektu bat da, komunikazioa eta lankidetza hobea izateko. Milaka pertsonaren eta Mozilla familiaren talentuaren eta eskuzabaltasunaren laguntza dugu. Funtsezko balioek gidatzen gaituzte eta gure lana garrantzitsua egiten dute. Irakurri gehiago, gehiago jakiteko.
Balioak
Komunitatea
Erakundea
Balioek gidatua
Pribatutasuna
Zu ez zara produktua.
Guretzat, datuen jabetza eta pribatutasuna zure eskubideak dira bizi zaren tokian. Zure datu pertsonalekiko gure konpromisoa erraza da:
- Ez dugu biltzen edo gordetzen zuk eskatzen ez diguzuna salbu.
- Kontu handiz hartzen dugu erabilera okerretatik babesteko.
- Ez ditugu inoiz saltzen.
- Horren jabetza eta kontrola mantentzen dituzu.
Askatasuna
Thunderbird zurea da (eta munduarena).
Thunderbird doako eta kode irekiko softwarea da, hau da, bere kodea eskuragarri dago libreki ikusteko, aldatzeko, erabiltzeko eta partekatzeko. Bere lizentziak, gainera, betirako doakoa izango dela ziurtatzen du. Thunderbird milaka kolaboratzaileren opari bat dela pentsa dezakezu.
MPL 2.0ri buru argibide gehiago
Ahotsa
Thunderbirden etorkizunean parte bat duzu.
Thunderbird softwarearen garapena askotan gidatzen duten eskakizun eta pizgarri komertzialetatik libre dago. Edonork parte har dezake Thunderbird hobetzen eta jende gehiagoren eskura jartzen laguntzen. Kolaboratzaileek aukeratutako kontseilu batek, Thunderbird bere balioei eta misioari leial izaten jarraitzen duela ziurtatzen du.
Komunitateak gidatua
Edonork lagundu dezake Thunderbird hobetzen. Programatzaileek gogoko dituzten eginbideak eman ditzakete edo lehendik dagoen kodea hobetu dezakete. Eleanitzak direnek Thunderbird denontzat erabilgarri jar dezakete. Nahi dutenek Thunderbirden bertsio berriak eta dokumentu-arazoak proba ditzakete. Thunderbird bakarra bihurtzen duen komunitate oparo baten parte izateko modu asko daude. Eta boluntario izateko denborarik ez baduzu, gure lana laguntzen lagun dezakezu ekarpen ekonomiko batekin.
Ikasi nola parte hartu
Laguntzaileek gobernatua
Thunderbird Proiektua Thunderbird Kontseiluak gidatzen du, kode irekiko proiektu baten zuzendaritza batzorde baten antzera funtzionatzen duen organo hautatu batek. 2014an sortua, kontseilu hau kolaboratzaileek hautatzen dute eta haien ahotsa da Thunderbirden norabide estrategikoa eta helburuak zehazteko orduan. Kontseiluak funtsak gainbegiratzen ditu, aurrekontuak onartzen ditu eta produktuaren bide-orria moldatzen du, Thunderbird bere oinarrizko balioei leial mantentzen dela ziurtatuz.
Learn more about the Thunderbird Council
Philipp Kewisch
Patrick Cloke
Magnus Melin
Michele Zelco
Tim Maks van den Broek
Teal Dulcet
Mozilla Familiaren parte
Thunderbirdek Mozilla Fundazioaren irabazi asmorik gabeko filial batean funtzionatzen du. Egitura honek malgutasuna ematen digu aukerako ordainpeko zerbitzuak eskaintzeko Thunderbirden garapenari eusteko etorkizun luzean.
Talentu handiko langileen talde gero eta handiagoa dugu, Thunderbird garatzen eta mantentzen dutenak, gure komunitatearekin eta bazkideekin elkarlanean aritzen direnak eta Thunderbird mundu osoko erabiltzaileei emateko lanean.
Lisa McCormack
Ryan Sipes
Alessandro Castellani
Philipp Kewisch
Adam Polen
Alejandro Aspinwall
Alex Schmitz
Andrei Hajdukewycz
Anthony Macchia
Ashley Soucar
Ben Campbell
Brendan Abolivier
Chris Aquino
Chris Roth
Corey Bryant
Daniel Darnell
Davi Nakano
Eleanor Dicharry
Geoff Lankow
Heather Ellsworth
Jesse Miksic
John Bieling
Jon Bott
Justin Tracey
Kai Engert
Kelly McSweeney
Laurel Terlesky
Lisa Wess
Magnus Melin
Malini Das
Margaret Baker
Martin Giger
Melissa Autumn
Monica Ayhens-Madon
Natalie Ivanova
Rafael Tonholo
Rebecca Taylor
Rob Wood
Roland Tanglao
Ryan Jung
Solange Valverde
Stephen King
Tarandeep Kaur
Toby Pilling
Todd Heasley
Vineet Deo
Wayne Mery