
Parte hartu
Thunderbird kode irekiko proiektua da, honek edonork ekarpenak egin ditzakeela esan nahi du, ideiekin, diseinuan, kodeaz edo beste erabiltzaileei laguntza eskainiz.
Batu guganaGuztiz zurea da. Orain errazagoa da Thunderbirdera jauzi egitea.
Klik bakarreko helbide-liburuarekin era bizkor eta errazean gehitu dezakezu jendea zure helbide-liburura. Jendea gehitzeko klikatu jasotzen dituzun mezuetako izarraren ikonoan. Klikatu birritan eta xehetasunak gehitu ahalko dituzu: argazkia, urtebetetze-eguna edo kontakturako informazio gehigarria.
Eranskinen gogorarazleak mezua arakatzen du "eranskin" hitzaren bila (edo harremana duten beste zenbait hitz, esaterako fitxategi-motak) eta eranskina gehitu dezazun gogorarazten dizu Bidali sakatu aurretik.
Firefoxen fitxa-bidezko bilaketa gogoko baduzu, fitxa-bidezko posta maiteko duzu. Fitxa-bidezko postari esker mezuak hainbat fitxatan ireki ditzakezu eta hauen artean ziztu bizian mugitu. Agian mezu bati erantzuten zabiltza, eta erreferentzia gisa mezu zaharrago bat behar duzu. Fitxa-bidezko postak mezu ugari aldi berean zabalik izatea ahalbidetzen dizu erreferentzia gisa.
Thunderbird ixtean, irekita dauden fitxak gordeko dira, berriro Thunderbird abiaraztean berreskuratu ahal izateko. Honez gain, fitxen tresna-barran menu bat dago fitxen artean mugitu ahal izateko.
Iragazki bizkorraren tresna-barrak mezuak bizkorrago iragazten lagunduko dizu. Hasi hitzak idazten Iragazki bizkorraren bilaketa-koadroan eta erantzunak idatzi ahala azalduko dira. Mezuak iragazteko beste modu batzuk ere badaude: mezu berriak, etiketak, helbide-liburuko jendearenak,... Iragazki bat hurrengo baterako ere gorde dezakezu eta karpeta ugariren artean erabili.
Thunderbirden bilaketa-interfazeak bere baitan ditu iragazte eta denbora-lerro tresnak, bila zabiltzan mezu zehatza berehala aurkitzeko. Gainera, Thunderbirdek mezu guztiak eta txat elkarrizketak indexatzen ditu, bilaketak are gehiago bizkortzeko. Bilaketen emaitzak fitxa batean azaltzen dira, bilaketatik beste mezuetara eta alderantziz di-da batean mugitzeko.
Etorkizunean mezu baten beharra izango duzula uste baduzu, baina mezu hau sarrera-ontzitik atera nahi baduzu ezabatu gabe, artxibatu! Artxibatuz sarrera-ontzia kudeatu dezakezu, eta mezuak artxiboen karpeta-sisteman jarri.
Orain dokumentu handien banaketa azkartu dezakezu lineako biltegi hornitzaile batera igo eta esteka banatuz fitxategia zuzenean bidali beharrean eranskin gisa. Hobetu postak bidaltzeko abiadura eta eragotzi mezuak errefusatuak izatea hartzailearen zerbitzariak ez dituelako fitxategi handiak onartzen. Hobekuntza gehigarri bezala, tokia aurreztuko duzu bidalitakoak karpetan eta hartzailearen sarrera-ontzian.
Gaiek Thunderbird itxura bat-batean aldatzea ahalbidetzen dizute. Gauez ari zara sarrera-ontzia zeron utzi nahian? Aldatu gai ilunera zure posta elektronikoak kudeatzean begiak zaintzeko. Thunderbird bi gai hauekin dator, gai argia eta iluna, eta askoz gehiago dituzu eskura gehigarri bidez.
Karpeta adimentsuei esker posta-kontu bat baino gehiago kudeatu ditzakezu karpeta bereziak konbinatuz, hala nola Sarrera, Bidalitakoak edo Artxiboak. Kontu bakoitzaren sarrera-ontzira joan beharra izan ordez, iristen zaizkizun mezu guztiak Sarrera karpeta bakarrean ikusi ahalko dituzu.
Bilatu eta instalatu gehigarriak zuzenean Thunderbirdetik. Ez duzu gehiago gehigarrien webgunea bisitatu beharko - abiarazi Gehigarrien kudeatzailea eta kitto. Ez zaude ziur zuretzako gehigarri egokienaren inguruan? Balorazioak, gomendioek, deskribapenek eta gehigarrien pantaila-argazkiek lagunduko dizute aukeraketan.
Thunderbirdek erabiltzaileen pribatutasuna urruneko irudien aurka babesteko laguntza eskaintzen dizu. Erabiltzaileen pribatutasuna babesteko, Thunderbirdek automatikoki blokeatzen ditu mezuetan datozen urruneko irudiak.
Thunderbirdek posta bidezko iruzurraren aurrean babesten zaitu, hauek informazio pertsonala eta konfidentziala eskatzen dizutenean, mezu bat iruzur-saiakera izan daitekeela jakinaraziz. Defentsarako bigarren neurri gisa, Thunderbirdek ohartarazi egingo zaitu lotura bat klikatzen duzunean, mezuaren URLan azaltzen den helbidea ez den norabait bazaramatza.
Thunderbirden eguneratze-sistemak azken bertsioa darabilzun egiaztatzen du, eta segurtasun-eguneratze bat eskuragarri dagoenean jakinarazten zaitu. Segurtasun-eguneratze hauek arinak dira (normalean 200KB - 700KB), behar duzuna soilik eskainiz, segurtasun-eguneratzea bizkor deskargatu eta instalatzeko. Eguneratze-sistema automatizatuak eguneratzeak eskaintzen ditu Windows, macOS eta Linuxerako Thunderbirdentzat, 40 hizkuntza baino gehiagotan.
Zabor-posta kudeatzeko Thunderbirden tresna ospetsuak eguneratu dira spam-ari aurre egiteko. Jasotzen duzun mezu bakoitzak Thunderbirden zaborraren aurkako azken puntako iragazkiak pasatuko ditu. Mezu bat zabor gisa markatzen duzunero, Thunderbirdek "ikasi" egiten du, iragazkiak hobetuz, honela benetan axola zaizkizun mezuak irakurtzeko denbora gehiago izan dezazun. Thunderbirdek zure posta-hornitzailearen zabor-posta iragazkiak ere erabil ditzake mezu hauek zure sarrera-ontzitik kanpo mantentzeko.
Thunderbirden bihotzean kode irekiko garapen-prozesu bat dago, munduan zeharko milaka garatzaile eta segurtasun-aditu grinatsu eta esperientziadunek gidaturik. Gure irekitasunari eta adituen komunitate aktiboari esker ziurtatzen dugu gure produktuak seguruagoak eta bizkorrago eguneratuak izatea, aldi berean hirugarrengoen segurtasun eskaneatze eta ebaluazio-tresnez baliatu gaitezkeelarik segurtasun orokorra ahal bezainbeste hobetzeko.